76. Antiguako Pilota Txapelketako Txirain elkartearen argazki lehiaketaren arauak:
- Argazkiaren gaia: 76. Antiguako Pilota Txapelketako partidak
- Partaide bakoitzak lau lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
- Argazkiaren ezaugarriak:
- Argazkiek lotura zuzena izango dute 76. Pilota Txapelketako partidetako jokoarekin.
- Koloretan zein txuri-beltzean.
- Bidaltzaileak izan beharko du argazkien jabea, eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dute.
- Argazkiak nora bidali: txirain@txirain.eus
- Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
- Antolaketa batzordeko idazkariak bereizi egingo ditu egilearen datuak eta argazkiak, epaiketa batzordeak argazki bakoitzaren egilea ezagutu ez dezan.
- Argazkiak bidaltzeko azken eguna: ABUZTUAK 28.
- Saritua: Pilota Txapelketaren antolatzaileek eta Txirain Elkarteak aukeratutako batzordeak aukeratuko du argazki saritua.
- Saria: 200 euro
- Argazki sarituaren berri ematea: Txapelketako Finalen egunean jakinaraziko da, garaikurren banaketarekin batera, Abuztuaren 31n.
- Edozein zalantza sortuz gero, epaiketa batzordeak dauka azken hitza.
- Lehiaketa honetako parte-hartzaileek, bidalitako lanen jabe diren neurrian, argazkiak erabiltzeko eta jendaurrean erreproduzitzeko baimena ematen diote Antiguako Pilota Elkarteari nahiz Txirain elkarteari, euskarri inprimatuan edo digitalean, betiere, egilearen izena adieraziz eta Pilota Txapelketarekin edo Txirain Elkartearen jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan.