Erregezaina, 34. 20008 - Donostia
+34 943 312 854
txirain@txirain.eus

Euskaraldia. Solasaldia

Txirain Kultur Elkartea

Euskararen erabilera indartzea
2018-11-23 – 19:30

Estitxu Garai, Juan Luis Zabala eta Eneko Bidegain

Solasaldiko esaldi batzu:

Eneko Bidegain: “Euskarak hizkuntza nazional izan behar du bizirik irauteko.”

  • Wikipedia eta Tripadvisor mundu guztiarentzat ezagun diren bezala, euskarak behar luke aplikazio indartsu bat euskaldun guztientzat guztiz ezaguna, guztion erreferentzi izan dadin.
  • Euskara standarra euskalkien kaltetan doala dioten guztiei adierazten die, gaur egun, euskara batua ez da inondik ere euskalkien kalterako, aldiz, euskara standar bat gabe euskalkiak galbidean leudeke erabat.

Estitxu Garin: “Eskerriken alde, eskerrik asko.”

  • Euskararen aldeko ekitaldi eta kanpaina gehiegitan, euskalgintzatik euskalgintzarako mezuak helarazten direla ohartarazi zuen, eta hori gainditu beharra aldarrikatu zuen.
  • Bi irizpide kontrajarri diruditenak proposatu zituen: malgutasuna eta zorroztasuna. Malgutasuna, zenbait gizarte esparrurekiko, euskal mundura hurbiltzea errazteko. Zorroztasuna, berriz, politikariekiko eta euskararen urrats nagusiak egiteko ardura duten haiekiko, beren eginkizuna zorrotz bete dezaten. Zentzu horretan, gaizki ulertutako elebitasunaren ondorio kaltegarriak salatu zituen, euskara guztiz bigarren mailan erabiltzea eragiten dutelako.

Juan Luis Zabala: “Ederrak dira euskalkiak eta sukalkiak, baina baturik gabe jai daukagu”

  • Batuaren defendatzaile sutsu azaltzen du bere burua, euskalkiak batua gutxietsiz erabiltzearen guztiz aurka.
  • Ikus-entzunezkoen hutsunea nabarmendu eta arlo hori bultzatzeko erabateko premia aldarrikatzen du, batua indartzeko baliabide nagusi modura.
  • Horri loturik, ETBren utzikeria salatzen du, arlo honi dagokion arduraz urrundik ere heltzen ez diolako.

Egun horretako argazkiak: