Erregezaina, 34. 20008 - Donostia
+34 943 312 854
txirain@txirain.eus

Danborrada

Txirain Kultur Elkartea

Txirainen Danborrada

HISTORIA

Txirain Kultur Elkartea 1998. urtean Donostiko Antigua auzoan sortu zen. Bere helburuak dira euskararen erabilera eta euskal kultura bultzatzea. Urte hauetan zehar, elkarteak hainbat kultur ekintza antolatu ditu eta horietako bat da danborrada.

2011 urtean irten zen lehen aldiz Antiguatik Txirain danborrada eta urtero San Sebastian eguneko arratsaldean, 17:30tan, elkartetik irtetzen da auzoan zehar danbor-kupel joka aritzeko.

Garai hartan Ramon Labaien jaunarekin kontaktatu zen, konpaniari buruzko bere jakitun gomendioa eskatuz eta horren arabera aukeratu zen Baionako “Garde Basque” konpainia.

2016 urte berezian, Txirain danborradak traje berri hauek kaleratu zituen: Garde Basque eta urketariak. Baionako konpainia aukeratu izanik, bertako taldeekin kontaktatu zen eta Erro-Bat taldearekin harreman berezia sortzen da.

Hortik aurrera, urtero Erro-Bat-eko zenbait kideek parte hartzen dute Donostiako danborradan Txirainekin bat eta Txirain-ek ere izan du Baionako festak bizitzeko aukera, danborradakin desfilean parte hartuaz.


KONPAINIAREN JANTZIAK


  • Soldaduak: Garde Basque konpainia 1808 Baiona. Enperadoaren bisitarako antolatutako konpainia izan zen, lekuko jazkeraz: Beret edo txapela urdina zinta gorriz apaindutakoa, kasaka eta zapi gorria eta galtza urdin iluna. Abanderatuen jantziak garaiko irudiak aztertuz diseinatu dira. Danboreak estaltzen konpainiaren logoa. 1808 urteko apirilak 14 ean enperadoreari harrera dotorea egin zion konpaniak.
  • Urketariak: Garai hartako (XIX. mendeko) irudiak ikusiz eta ohialetan existitzen ziren oinarrizko koloreak erabiliaz diseinatu da urketarien jazkera. Zapi zuria buruan, txaketak gorri edo urdin kolorekoak eta kolore horietan konbinatutako gona marraduna. Mantala eta lepoko zapia kolore urdin edo gorritan, txaketen arabera: txaketa gorrientzat mantala eta zapia, urdina eta txaketa urdinentzat aldiz, osagarri gorriak. Txaketetan dago konpianiaren logoaren bordatua.
  • Sukaldariak: Txano, kasaka, galtza eta mantala zuria. Lepoko zapian bordaturik dago konpainiaren logoa; Txiraineko logoa, alegia.

IBILBIDEA

  • 17:30 TXIRAIN ELKARTEA – ERREGEZAINEN KALEA 34
  • 17:45 MIKELETES KALEA
  • 18:00 SAN SEBASTIAN MARTIR ELIZA – UR TANTTA DANBORRADA
  • 18:15 MATIA KALEA- GASKUINA PLAZA – BENTA BERRIKO LAGUNAK DANBORRADA
  • 18:30 TXALUPAGILLENE PLAZA – MATIA KALEA
  • 18:45 JUAN DE GARAI KALEA – SOCIEDAD BASOETXEA
  • 19:00 ZARAUTZ KALEA – BENTA BERRI TABERNA
  • 19:25 ZARAUTZ KALEA – BENTA BERRI PLAZA – ANTIGUOKO DANBORRADA
  • 19:40 BENTA BERRI PLAZA
  • 19:45 SANSUSTENE KALEA – SANSUSTENE ELKARTEA
  • 19:55 HERIZ KALEA – MATIA KALEA
  • 20:15 SAN SEBASTIAN MARTIR ELIZA – SANTO TOMAS LIZEOKO GAZTEKIDE DANBORRADA
  • 20:30 ISTINGORRA KALEA – ISTINGORRA ELKARTEA
  • 20:45 ERREGEZAINEN KALEA
  • 21:00 TXIRAIN ELKARTEA – ERREGEZAINEN KALEA 34

Danborrada irten aurretik, Txirain elkarteko atarian ospakizunak egin ohi dira urtean zehar aipagarri diren gertakizunak izan badira; adibidez elkarteko urteurrenak, oroitzapen bereziak…

Ibilbidean zehar, geldiune batzutan auzoko beste danborradekin elkartu eta batera jotzen da: Ur-Tanta, Benta Berriko Lagunak eta Santo Tomas Gaztekide taldeekin bat


DANBORRADA URTEZ-URTE

HARREMANETARAKO

Danborradari buruzko informazio gehiago nahi baduzu (danborkide izateko…), idatzi danborradako e-mail-era:
danborrada@txirain.eus