Erregezaina, 34. 20008 - Donostia
+34 943 312 854
txirain@txirain.eus

Pilota txapelketako argazki lehiaketa

Txirain Kultur Elkartea

73. Antiguako Pilota Txapelketako
Txirain elkartearen argazki lehiaketa

  1. Argazkiaren gaia: 73. Antiguako Pilota Txapelketako partidak.
  2. Partaide bakoitzak lau lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
  3. Argazkiaren ezaugarriak:
    – Argazkiek lotura zuzena izango dute 73. Pilota Txapelketako partidetako jokoarekin.
    – Koloretan zein txuri-beltzean.
    – Bidaltzaileak izan beharko du argazkien jabea, eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dute.
  4. Argazkiak nora bidali: txirain20@txirain.eus
  5. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
    – Egilearen izen-abizenak.
    – Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
  6. Antolaketa batzordeko idazkariak bereizi egingo ditu egilearen datuak eta argazkiak, epaiketa batzordeak argazki bakoitzaren egilea ezagutu ez dezan.
  7. Argazkiak bidaltzeko azken eguna: IRAILAREN 1a.
  8. Saritua: Pilota Txapelketaren antolatzaileek eta Txirain Elkarteak aukeratutako batzordeak aukeratuko du argazki saritua.
  9. Saria: 200 euro;
  10. Argazki sarituaren berri ematea: Txapelketako Finalen egunean jakinaraziko da, garaikurren banaketarekin batera, Irailaren 4an.
  11. Edozein zalantza sortuz gero, epaiketa batzordeak dauka azken hitza.
  12. Lehiaketa honetako parte-hartzaileek, bidalitako lanen jabe diren neurrian, argazkiak erabiltzeko eta jendaurrean erreproduzitzeko baimena ematen diote Antiguako Pilota Elkarteari nahiz Txirain elkarteari, euskarri inprimatuan edo digitalean, betiere, egilearen izena adieraziz eta Pilota Txapelketarekin edo Txirain Elkartearen jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan